"Justizia soziala gora, justizia soziala behera"

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Portuondo 2012ko abe. 3a, 16:00

Azken 30 urteetan askapen iraultza aldarrikatzen ibili direnen...

... lotsa falta txundiduraz ikusten ari gara. 

Iraultza sozialista omen zen langileon askapenerako bidea, eta helburu hori lortzeko, dena omen zen zilegizkoa. Baita asasinaketa, bahiketa eta estortsioa ere. 

Eta zer lortu dute beraien burua gure salbatzailetzat zeukaten hauek? 

Zeintzuk izan dira ezker abertzaleak bultzatu duen estrategia politiko-militar horren ondorioak? 

Euskal Herritarron artean justizia soziala zabaltzea, beharbada? Ez, horixe. 

Estrategia horren ondorioak, zoritxarrez, bi izan dira: presoak eta biktimak. 

Biktimen artean, gainera, sarritan langile xumeak. Bestela, gogoratu Ortega Lara langile publikoa edo Isaias Carrasco langilea. Ez lehengoaren bahiketak, ez bigarrenaren hilketak ere, ez zuten inolako aurrerapausorik lortu euskal herritarron arteko justizia sozialean.

Beraz; nor dago langileen alde? Zer egin du ezker abertzaleak justizia sozialaren alde?

--------------------

Eñaut Portuondo

Arrasate

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak