"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Txaro Iraeta 2012ko aza. 20a, 01:00

Joan zen ostiralean Arizmendi Ikastolako antzerki taldeak...

... eta herriko hainbat kultur taldek, elkarrekin, Asaba zaharren oihartzuna antzezlana aurkeztu zuten Arrasateko Amaia Antzokian. Ikastolak Nafarroako konkistaren bostehungarren urteurrenaren abagunea aprobetxatu nahi izan du ekimen hori egiteko; izan ere, Arizmendi ikastola izanik, euskal kulturaren, hizkuntzaren eta historiaren transmititzailea ere bada. 

Egin den lanak, esfortzuak eta partaideek jarri duten ilusioak fruitu ona eman dutela ikusi ahal izan genuen ostiralean. Eskutitz honen bidez, bertan parte hartu zuten guztiei eskerrik beroena bidali nahi diegu; izan ere, euren partaidetzari eta ekimenari esker barruraino iritsi zitzaigun obra bat ikusi ahal izan genuen. Eskerrik asko, beraz, Arrasateko gaiteroei, Txikitxu-Arrostaitz dantza-taldeari, Goikobalu-Arizmendi abesbatzari, jantziez arduratu den Maria Gonzalezi eta Arizmendi Ikastolako antzerki taldeari. Eskerrik asko, halaber, gure deiari erantzunez, bertara hurbildu zineten herritarroi ere. Mila esker, guztioi!

--------------------

Txaro Iraeta

(Arizmendi Ikastolako zuzendari orokorra)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak