... atez atekuaren aurka gaudenontzat, reflexionetia eragin dozkun eta Arrasateko herrixarekin elkarbanatu eta Udal Gobernuari jakinarazi gure deutzagun zerbait pasau da. Gogoratzen dogu alkate jaunarekin irailaren 6xan izan gauen batzarrian zera esan zuzkula: "Atez atekua ezartziaren erabakixa hartuta dau eta berdin dozku zenbat pertsona ez dauen berarekin ados". Ondoren komentau zauen: "Laister hauteskundiak izengo die eta ikusiko dogu erabaki honeik eraginik daukien". Emaitzen gure interpretaziñua bai da Arrasateko herrixaren erantzun bat egon dala atez atekuaren inposaketaren kontra. Hortik dator Udal Gobernuak inposaketa hori birpentsatuko dauen gure itxaropena. Baina ez dakigu egingo dauen.
Barriro eskatzen deutzogu Udal Gobernuari, hauteskundietako emaitzekin eta bere garaixan aurkeztu genittuen ia 7.000 sinadurekin, gaia replanteatu deixela.
Aldi berian, azpimarratu nahi dogu atez atekuak garestittu egingo dittuela arrasatetarron hileroko gastuak, krisi eta murrizketa garai honeitan.
--------------------
Luis Garate eta Mertxe Trojaola
(Arrasate Garbi)
Arrasate