"Ka-ka-kapitalismoa"

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2012ko aza. 12a, 01:00

Unicefek dio Espainian haurren %27, 2.000.000 ume baino gehiago...

... pobreziaren atarian bizi direla. Espainian, 8.000.000 pobre baino gehiagok laguntza eskatu behar dute, egunero jateko. Espainiako 10 biztanletik seik hilero 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute; aurten, erosteko ahalmena azken 27 urteetako maila baxuenean dago.

Lan egiten duten langileen artean, %35k 641 euro baino gutxiago kobratzen dute (Gutxieneko Soldata Interprofesionala). 500.000 etxetan ez da sartzen soldatarik, 1.737.900 familiatan guztiak langabeak dira.

Europatik iristen den dirua gobernuak jasotzen du, eta banketxe kutsatuei banatzen die, baina herritarrok ordaintzen dugu. 2011n luxuzko kontsumoa %25 igo zen eta fakturazioa 5.000 milioi euro izan zen. Luxuzko auto salmenta %83 igo zen; batez ere, Porsche eta Ferrari marketakoak. Aurreikusten da 2017rako milioi bat euro daukaten aberatsak bikoitza izango direla. 

Espainian, egunero 532 etxetatik kaleratzen dituzte, ezarri duten legea 1909koa da, baina %70 kasutan aholku legalik gabe egiten da. Azken 4 urteetan, 350.000 kaleratu baino gehiago izan dira. Urriaren 25ean, 53 urteko gizon batek bere burua hil zuen kaleratua izan baino lehen, egun berean 50eko beste gizon bat saiatu zen, epailearen komisio bat bere etxerantz hurbildu zenean. 

Estatu ongizatea tresna bat da, aberatsen eta pobreen artean dagoen desberdintasuna hain handia ez izateko. Estatu ongizatea hondatzen bada, automatikoki desberdintasun hauek handitzen dira, baina aberatsak aberatsagoak dira eta pobreak pobreagoak. Hau guztia heziketa eta osasuna aipatu gabe; nork du gehiagorik?

--------------------

Piter Encinas

(ESK-ko eta Gorripideako kidea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak