EH Bilduk lortzen duen emaitzaren arabera egongo da atez ateko sistema aurrera eramatea edo ez. Herritarren eskuetan dago, bertan neurtuko da sistemaren gain herritarrok duten iritzia.
Arrasateko alkateak berak atez ateko sistemaren aurkako plataformei emandako erantzuna, irailaren 6an, argia izan zen: hauteskundeetan ikusiko da jendea ados edo kontra dagoen.
Ulertzen ez den modura, Udalaren azken plenoan, alkateari eskatu genion hauteskundeak zirela aprobetxatuz, beste "hautestontzi" bat ipini zedin atez ateko galdeketa egiteko aprobetxatuaz, eta horrela jakingo genuke benetan Arrasateko herritarrek zer nahi duten. Berak, ordea, ez zuen nahi izan halakorik egitea.
Ausartzen ez delako, edo konfiantza osoa duelako Bilduk hauteskundeak irabaziko dituela: bietako bat.
Ulergaitza; izan ere, kostu gabe, eguna aprobetxatuaz, herriaren nahia jakingo genuke. Beraz, 21ean asko dago jokoan.
Bilduk irabazten badu, zera sumatuko du: herritarrok beren erabakiak onartzen dituztela, eta erabaki hauen barruan kokatzen da, baita ere, atez ateko sistema. Gure eskuetan dago.
--------------------
Ibon Arrupe Arrasate