Ez dakit zer den eskuina eta ezkerra, baina sozialista naiz.
Zer egiten du sozialista batek loteriaz, adibidez, aberasten bada? Lan egiteari utzi eta erredituetatik bizi. Zer egiten du kapitalista batek aberasten bada? Enpresa bat sortu, lanpostu bat sortu eta etekin doblea atera.
Zer nahi du kapitalista batek? Lan-sari txikia eman aberastasuna handitzeko. Eta sozialista batek? Soldata ona jaso, umeak mantendu, etxe bat erosi eta kotxea erosi, ez delako ahuntzaren gauerdiko eztula.
Biek nahi dute dirua, dirua ilusioa delako eta ilusio barik ezin delako bizi. Diru behar hori gizatasunez ulertzen dugu guztiok. Baina 1968an sortu zen gailu merke bat, aberatsen eta pobreen gustukoa, telebista.Kanal bat bakarrik, eta gau eta goizez ez zuen emititzen.
Bost urte geroago hasi zen langabeziaren kalamidadea, eta langabeziak, asko edo gutxiago, gaur arte iraun du. Hori bai ulertzen dut, lan munduak gizatasuna behar duela, gizakia delako lan eta etekinen indarra, ilusioz egina.
Jainkoaz ahaztu gara, deabruaz ere bai, eta telebista, irratia eta musika diskoa deabrua dira, eta, ondorioz, debekatu egin behar dira.
17 urtean ez dituzte nire gutunak erantzun, baina krisitik ez gara irtengo gailuek herria engantxatzen duten artean.
--------------------
Jon Otero Uribarren Arrasate