"Krisi garaian gure ongizatea defendatu behar dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Lourdes Idoiaga 2012ko urr. 6a, 02:00

Hauteskunde garaian hitzemate eta agindu asko entzuten ditugu...

... baina faltan botatzen ditugu Euskadiko Ongizate Sistemaren aldeko konpromiso serioak hartzen dituzten politikariak. Orokorrean egiten diren diskurtsoak soberan daude eta benetan zer egingo duten esaten duten politikariak dira behar ditugunak. Konpromisoak hartzeko garaian bizi gara, ez hitz hutsetan geratzen diren hitzemate garaian. 

Euskadin, 30 urtetan zehar EAJ-PNVk lideratu duen Eusko Jaurlaritzak gizarte zerbitzuetarako legeak, dirusarrerak bermatzeko laguntza eta gizarteratze legeak sortu dira. Honekin, gizarte azpiegiturarik handiena sortu dugu, menpekotasun egoeran, pobrezian edo gizarte baztertze egoeran dauden pertsonei babesa emateko gizarte azpiegitura. Bi lege hauek zailtasunetan dagoen edonoren eskubideak bermatzen dituzte. Lege hauek, bestalde, Europako iparraldeko herrialderik aurreratuenetan dauden antzerako legeak dira eta Espainian dauden babes sozialeko legeek baino babes handiagoa ematen dute. Euskadin sortu dugun azpiegiturarik handiena pertsonen babesa bermatzeko giza azpiegitura da.

Beraz, orain ez da hitzemate antzuak aldarrikatzeko ordua. Orain EAJ-PNVk egin duen bezala, konpromiso sendoak hartzeko garaia da, azpiegitura baliotsu hau defendatu eta hobetzeko, osasun publikorako zerbitzua eta hezkuntzarekin batera. Hala izan behar du, azken mendeko krisirik larriena pairatzen ari garen honetan, egoera anker honetan hain zuzen, defendatu eta hobetu behar ditugu gizarte zerbitzuak.

Krisi ekonomikoak bizi izan dugun oparotasunaren paradigma zalantzan jartzen duen honetan, maila guztietako gobernuek, gauzak modu egokian planifikatuz, gaur eta etorkizunean jasangarria den babes sozialeko sistemari lehentasuna eman behar diote modu egokian planifikatuz. Ez dira inbertsio handiak egiteko garaiak, ez behintzat inprobisazioz, ez eta jai giro, propaganda eta zaborretan dirua xahutzeko garaiak. Austeritate, plangintza eta aurrekontuetan zorroztasunez jokatzeko garaia da. Enpresa txiki eta ertainei lagundu egin behar zaie aberastasuna sortzeko eta lana sortzeko, gazteentzat lana sortzeko, batik bat. Gure giza azpiegitura hau bermatzeko beharrezkoa da aberastasuna sortzea. 

Guk konpromisoa hartzen dugu kale gorrian inor ez uzteko eta gizarte laguntzak bermatzeko. Pertsonak dira gure kezkarik nagusiena eta beharrezkoa izanez gero, gure errenten politika birbanatzaileei ekingo diegu behartsuenekin solidaritza bultzatzeko. Gure hitza ematen dugu. Progresistena ez da gehien hitz egiten duena, gehien konprometitzen dena baizik.

--------------------

Lourdes Idoiaga Urkia

(EAJ-PNVko zinegotzia)

Oñati 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak