... Udalak Herribus zerbitzua bertan behera utzi izana gaitzetsi zuen.
Honen aurrean, Bergarako Udalak adierazi nahi du adierazpen hauek kontuan hartu dituela eta etorkizunean zerbitzu honi eta beste batzuei dagozkien murrizketak edota bestelako neurriak zehazterakoan aintzat hartuko dituela gai honen aurrean plazaratutako argudiook.
Bergarako Udalaren helburua da Herribusa ere, erakunde honek eskaintzen dituen gainontzeko zerbitzuak bezala, ahalik eta eraginkorrena eta herritarren beharrei hobekien erantzuten diena izan dadin.
--------------------
Piti Madariaga
(Bergarako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia)
Bergara