... Jose Luis Martin udal-zinegotziaren karguaren errenuntzia.
Jakin ondo genekien egun batetik besterakoa izan zitekeela erabakia, azken hileotako egoera ikusita.
Agintaldia hasi eta gure artean egon den bitartean ezohikoa den jarrera erakutsi du: umiltasuna eta elkarlanerako borondatea.
Baina zirkunstantzia batzuk tarteko, edo beste modu batera esanda, arrazoi pertsonalak tarteko, udalbatzan izan duen kargua eta ardurak utziko ditu.
Aralarrek eta, orokorrean, Aretxabaletako Udalbatzak nabarituko dugu berak utzitako hutsunea, eta zaila izango da berak erakutsi dituen maila eta ausardia ordezkatzea.
Honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu egindakoagatik eta erakutsitako konpromiso eta inplikazioagatik.
Nahi duzunera arte, ondo bizi.
--------------------
Inaxio Garro
(Aretxabaletako Aralar )
Aretxabaleta