... eta pertika-jauzilari sartu da Javi Martinez.
Lezamara joan, 02:00 aldera, eta hesia salto egin.
Jakina, hark dio ea nola sinets daitekeen hori. Dio 22:00etan joan zela eta ez zuela hesirik salto egin. Lezamako zaintzaileek, aldiz, baietz.
Txutxu-mutxu saioetan ere halakoak izaten dira: batzuek X diote eta beste batzuek Y, nahiz eta gai berari buruz hitz egiten ari.
Bada, Sálvame Deluxe baterako emango luke kontuak. Gonbidatuak? Bielsa, Urrutia... A, eta saioa aurkezten, Jose Maria Garcia handia, noski.
--------------------
Mikel Aranzabal Eibar