... egiten dutenen oihuak entzuten ditugu.
Kapitalismoaren aurka, gorrotoz gorritutako begiekin hitz egiten ikusten ditugu.
Eta beraiek ez dira konturatuko, baina ez gaituzte engainatzen.
Badakigu beraien aldarrikapen demagogikoen atzean ez dagoela ezer. Ez konponbiderik, ez alternatibarik. Ez dute inoiz arazoen konponbiderako proposamen bat ere aurkezten. Ez dute inoiz lanpostuak sortzeko zer egin behar den esango. Eta are gutxiago, sortuko.
Baina Arrasaten jai daukate. Arrasaten badakigu kapitalismoa dela soluzioa.
Badakigu kapitalismoak aurpegi asko dituela.
Badakigu lanaren, hezkuntzaren eta konpromisoaren bitartez kapitalismoa moldeatu daitekeela, gizarte justu bat lortzeko.
Inongo herrialde sozialista batek (Sobietar Batasuna, Kuba, Ipar Korea...) inoiz lortu izan dituen baino bizi maila altuagoak lortu baititugu Euskal Herrian, kapitalismoa moldeatzen jakin dugulako.
Arrasaten, kapitalismoan txertatuko enpresa-kooperatibei esker, aberastasuna sortu eta berau banatzen jakin izan dugu.
Enpresa kooperatiba hauek kapitalismoaren fruitu dira.
Sozialismoak ez du inon horrelako fruitu oparorik eman.
Baina ez dakigu kutxa automatikoei su ematera dedikatzen direnek sozialismoa proposatzen duten edo ez, ez baitute esaten.
Baina badakigu sozialismoa ez dela ezeren konponbide.
Orduan, zein da kapitalismoaren aurka daudenek proposatzen duten alternatiba?
Badaukate alternatibarik?
Arrasatetarrok, ezezkoan gaude.
--------------------
Eñaut Portuondo
Arrasate