Orain arte atez ate-bost edukiontziko eztabaidan beste bi sistema sartu dira:
Itsasondon zaborra atez ate bildu eta organikoa-papera-beira-plastiko gehi metal arinak edukiontzian biltzen dira.
Zarautzen bost edukiontzi kontrolpean jarrita probatzera doaz.
Bitartean, Aretxabaletan, bost edukiontzirekin (baina organikoa giltzapean), gure etxean aurtengo urtarriletik ekainera %96,8 banandu dugu birziklatzeko (organikoa %56,2; plastiko-metala; %7,3, papera-kartoia; %18,6; beira %14,8), eta %3,2 zaborra izan da.
Uste dut zenbaki politak ateratzen direla edukiontziekin, baina gogo apur bat behar da bultzatzeko eta erabiltzeko, beraz:
Ezagutu eta probatu dezagun bosgarren edukiontzia.
--------------------
Anjel Guridi
Aretxabaleta