"Debagoienean berdin da, atez ate sistemarekin edo gabe"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Karlos Garitano 2012ko uzt. 15a, 02:00

Mankomunitateko buru eta Arrasateko alkate den Inazio Azkarraga-Urizarrek...

... publikoki kaleratu dituen datuen arabera, selektiboki jasotzen den beira, paper, kartoi eta ontzien kopurua berdina da atez ateko sistemaren inplantazioaren aurretik eta ondoren. Adibide bezala Antzuola ipini du; izan ere, herri horretan atez aterekin eta edukiontziaz konparaketa egin da, hauek dira ondorioak datuei buruz:

-Selektiboki jasotzen den beira kopurua: 33 kilo biztanleko.

-Kartoi, paper eta ontzi kopurua: 60 kilo biztanleko.

Organikoari dagokionez, ezin izan da konparaziorik egin; izan ere, bosgarren edukiontziaren inplantaziorik ezean, ez dago daturik. 

"Prebenzioa hondakinen produkzioa murrizteko sentsibilizazio programarekin eta irtenbideak jarri, zaborraren sorrera saihesteko". Hau izan da mezua, eta ados gaude.

Erakusketa mobil honekin, hasiera eman da Oñatiko emparantzan.

Baina horretarako ez da beharrezkoa atez ate promozionatzeko kanpaina bat martxan ipintzea, are gehiago erabaki hori datuek babesten ez dutenean.

Horregatik, mesedez eskatzen dugu demagogia gutxiago eta konfiantza eta laguntza gehiago momentuan daukagun sistema aurrera ateratzeko; izan ere, azkeneko 5 urteetan Mankomunitatean agintzen egon arren, ez duzue ezertxo ere egin egungo sistema hobetzeko: ematen du nahita boikoteatu dela.

Bilduk gehiengo absolutua daukan herrietan atez atekoaren inplantazioa aprobatu du, eta orain, aprobazio horren ostean, sentsibilizazio kanpainak datozela ematen du? Hau zer da, beste paripé bat?

--------------------

Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta

(EAJ-PNVren Arrasateko Udal Taldea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak