... eratu genuenetik eta Bilduko alkate eta zinegotziok urtearen gaineko balorazioa egin nahi genuke.
Udal Gobernua pozik dago lehen urte honetan egindako lanarekin.
Guztiontzat berria izan da Udaleko jarduna, baina Antzuolaren eta antzuolarren alde lan egiteko dugun ilusioak laguntzen digu.
Elkarrekin ikasi dugu eta ikasten ari gara.
Taldean konpartitu dugu guztia, ilusioak eta desengainuak, eta horri esker lantalde ederra sortu dugu.
Dauzkagun baliabideekin, hau da, diru gutxi eta ilusio eta lan asko, ari gara aurrera egiten.
Bagabiltza gaiak bideratzen eta aurrerantzean egiteko asmoz ditugun lanak ateratzeko zutabeak eraikitzen.
Udalean gehiengoa eduki arren, nahiago genuke Udaleko beste taldeekin gehiago jorratu, baina hau ez dago gure esku bakarrik.
Ez goaz orain banan-banan urte honetan egindakoak eta egin gabekoak zerrendatzera.
Aurrera begiratu nahi dugu eta askotan hain urrun gelditzen den Udala herritarrengana gerturatu.
Gure asmoa herria eta Udala bateratzea da.
Herritarrekin konpartitu nahi ditugu gure asmo eta nahiak, eta herritarren iritzia ere ezagutu nahi dugu.
Horretarako, uda ostean parte-hartze prozesu bat jarri nahi dugu martxan 2013ko aurrekontuak guztion artean egiteko.
Parte-hartze prozesu hau ez da egun bateko lorea izango, etorkizunean ere auzolanean egin nahi dugu lan, antzuolar guztion artean erabaki dezagun nolako Antzuola nahi dugun.
--------------------
Ima Beristain
(Antzuolako Udal Gobernu taldearen izenean)
Antzuola