... eta orain beste lekura noa, baina joan baino lehen eskerrak eman nahi dizkiet Kurtzebarri BHI eta Kurtzebarri eskolako irakasle, ikasle, guraso, langile ez-irakasle, jantokiko langile eta garbitzaileei (baten bat ahazten bazait, ez da nahita izan) urte hauengatik.
Eskerrak eman nahi dizkiot nire lehengo zuzendari taldeari (Resu, Pili eta Mila), Kurtzebarri denok garela erakutsi zidatelako.
Eskerrak Aretxabaletako herri eta jendeari ondo hartu nautelako.
Angela, itsasontzi hau ondo eramaten duzu, jarraitu horrela!
Izaskun, aurten ere ordutegia oso ondo irtengo zaizu. Animo!
Xabi, zaindu ondo dirua, krisian gaude eta!
Mila, ez utzi irakasleri lan askorik ematen!
David, animo eta zorte on!
Imanol, ez kezkatu, jantokia ondo joango da eta!
Hau ez da agurra, gero arte baizik, eta nahi duzuenerako hemen naukazue.
--------------------
Ana B. Ruiz
Antzuola