... beste ekimen bat bailitzan zaborren kontseilu bat osatzea proposatu du. Kontseilua Arrasateko udaletxeko beste alderdi politikoen babesik gabe egin da. Argi dugu erabakia hartuta dagoela eta udal gobernuak partaidetza prozesu batez apaindu besterik ez duela nahi datorren hileko osoko bilkuran gehiengo osoz hartuko duen erabakia.
EAJ-PNVk ez du eztabaida gune hau onartzen, horrelako prozesuek bete beharreko gutxieneko baldintza demokratikoak betetzen ez dituelako:
-Bilduk ez du erakutsi egun indarrean dagoen sistemaren emaitzak hobetzeko interesik, guk behin eta berriro eskatu arren. Atez atekoa besterik ez dutela nahi argi dago.
-Orain arte ez dugu informaziorik jaso, Bilduk ez du atez atekoaren ezarpena arrazoitzeko datu edo ikerketarik. Ez dute Udaletxeak Mankomunitateari 200.000 euro transferitu beharra arrazoitzeko analisirik aurkeztu. Gauzak egin eta gero ezagutzen ditugu, opakutasun osoz jokatzen dute, horrelako politika egiten dutelarik, Kontseilu horren eskutik etorriko al da, bada, gardentasun eta zuzentasuna?
-Aholku Kontseilu hau prozesuaren hasieran sortu behar zen, eta inoiz ez orain, amaieran, erabakia hartuta dagoenean.
-Familiak, atez atekoak gehien ukitzen dituenak, ez daude Aholku Kontseilu honetan. Zergatik? Ez zaielako interesatzen?
-Ados gaude, guk ere uste dugu sortzen den hondakin kopurua gutxitu, berrerabili, birziklatu, konpostatu... egin behar dela, baina ez gaude ados helburu hori lortzeko moduarekin. Kontseiluaren egitasmoak ez du hau kontuan hartzen, ez du emaitza hobetzeko modurik planteatzen, ez du jendea kontzientziatzeko modurik planteatzen; alderantziz, hori guztia alboratu eta jendeari betebeharrak inposatuko dizkion sistema batean jartzen du arreta guztia.
-Ez dugu Bilduk bezala pentsatzen, Arrasateko familiei inposaketa gogorrak ezarri behar zaizkigula ustean, horrek arrasatearrenganako errespetu falta handia suposatzen du, jendearen laguntzaz zaborren kudeaketa ingurugiroarekiko egokia lortu dezakegula uste dugu, arduratsuak direla sinesten dugulako eta, Bilduk proposatzen duenaren aurka, arrasatearrak derrigortzearen beharrik ez dugulako ikusten.
Ondorioz, esan, EAJ-PNVk ez duela legezkotzat jotzen aholku batzorde hau, itxurakeria besterik ez denean, Arrasateko Bilduk, bere jendearen aurrean, ekaineko osoko bilkuran atez atekoa onartzea arrazoitzeko.
--------------------
Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta
(Arrasateko EAJko Udal Taldea)
Arrasate