... dio iragana dela eta kito.
Zergatik kondenatu behar du ezker abertzaleak ETAren borroka? Esan dezakegu berdina, iragana dela eta kito. ETAren borroka bukatu da. Nork kondenatzen du Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza? Hainbeste espainolismo. Konstituzioak behartzen gaitu gaztelania jakitera, zergatik? Nik eta nire semeak ez dugu nahikoa euskara eta ingelesa jakinda? Zergatik erakutsi behar diot nire semeari gaztelania? Ba nik ez diot erakutsi nahi.
Zergatik pairatu behar dugu hainbeste musika espainol, hainbeste ohitura espainol, hainbeste bandera espainol, hainbeste identitate espainol, hainbeste politika espainol? Zergatik? Ba ez! Euskal kultura nahi dugu Euskal Herriko zoko guztietan.
Salatu behar da zapalkuntzan bizi garela eta euskal nortasuna itotzen ari direla.
Hauteskundeak irabazi eta gure kabuz irten gaitezen Espainiako Estatutik, zeren bestela...
--------------------
Jon Otero Uribarren Arrasate