"Aintzane Oiarbideri erantzuna"

Aurreko ostiraleko GOIENAn, nik idatzitako gutunari buruz esaten zenituenei erantzun nahi nieke.

Nik idatzi nizun eskutitzaren harira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aipatzen duzu: "Adierazpen askatasuna oinarrizko giza eskubidea da", idatzi duzu. Lehenik eta behin esan nahi nizuke nik nire eskutitza idaztean Giza Eskubideen Adierazpen hori aplikatu besterik ez nuela egin. Ala zure iritziak "bihotzetik ateratzen zaizkizun sentimenduak" dira eta nireak "erantzun gogorrak"? Horrez gain, gogorarazi nahi dizut 2012ko urtarrilaren 30ean Bergarako Udaleko plenoan herritar batzuek pankarta bat atera zutela PNV diruzaliak, PNV txikitzaile zioena eta horren aurrean, zuk, Aintzane, zera esan zenuela Bergarako alkateaz: "… ez luke karguan jarraitu behar horrelako gertakariak onartzen baditu". Azkenik, komeniko litzateke bereiztea alde batetik adierazpen askatasuna eta bestetik, zuek (PNV eta PSOE batez ere) Diario Vasco egunkarian (batez ere) eguna joan eta eguna etorri atez atekoaren gaiarekin bultzatzen ari zareten kanpaina bortitza, manipulazio eta intoxikazio mediatiko hutsean oinarritzen dena eta ez duena, nik dakidala, inolako zerikusirik Rousseauk eta Voltairek aldarrikatzen zuten adierazpen askatasunaren printzipioarekin.

--------------------

Ander Lizarralde Lizarralde

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak