... milaka miliziano eta gudariek, zazpi hilabetez, 1936ko irailetik 1937ko apirilera arte gerra guztien aurpegi bortitzena jasan zuten: ankerkeria. atxiloketak, fusilamenduak, sorgin ehiza, emakumeekiko errepresio basatia, bortxaketak, behartutako lanak...
Bonba tona ugarirekin Elgeta suntsitu, eta bederatzi urte geroago konpondu zuten udaletxearen eraikina, etxean berriz, askoz ere geroago.
Baina gogorrena, 75 urte pasatu eta gero, oraindik inork barkamenik eskatu ez izana da.
Elgeta eta bere inguruak Euskal Erresistentziaren eredu izan ziren. Matxinatuek eta bere aliatuek, alemaniar, italiar eta mairuekin ezin izan zituzten hemengo lubakiak gainditu.
Mola eta Camilo Alonso Vegaren tropek beraien erasoaldietan behin eta berriro jasan behar izan zuten porrota.
Militar profesionalen aurrean, gudari eta milizianoen buruzagiak zibilak ziren: Felipe Bediaga, Pablo Ugarte, Segundo Olazagoitia, Patxo Gorritxo, Felix Casero, Pablo Beldarrain... gudari eta milizianoen armarik onena Askatasunaren Irrintzian sinestea izan zen.
Horrenbestez, apirilaren 22an Intxortako Atean omenaldia egin zitzaien gerran zehar hildakoen senideei eta hain era heroikoan Elgetako sektorean aritutakoei honako batailoi hauetan:
Euskal miliziak, Euskal Milizia Antifaxistak, Milicias Populares, Amuategi, ANV I Olabarri, Arana Goiri, Regimientos Vascos de Artilleria (artileria astun eta arina, 2. eta 3. erregimentuak), Azaña, Castilla, Compañia Roja Alza, Dragones, Ibaizabal, Brigada Internazionalistak, Itxasalde, Kirikiño, Larrañaga, Loiola, MAI IRRINTZI, Martiartu, Muñatones, Otxandiano, Pablo Iglesias, Rusia, Saseta (metrailadoreen konpainia), UHP, Zabalbide, UGT13 Martinez Aragón edo Barakaldo, CNTren 1. zulatzaile-minatzaileen batailoia, CNT-8 babeslekuen ingeniariak, Eusko Gudarostearen 2. zulatzaile minatzaile batailoia, Zulatzaile-minatzaileen Matxin konpainia, 15. zulatzaile-minatzaile batailoia, Intendentziaren Delegaritza, Osasungile eta gasaren kontrako gudaren delegaritza, guda garraioaren delegaritza, arma eta munizio delegaritza.
Ezinbestekoa da iraganaren berri izatea, oraina ulertu eta etorkizuna eraikitzeko.
--------------------
Juan Ramon Garai
(Intxorta 1937 kultur elkartea)
Arrasate