Bilduren ezetzari hurrengoa esan nahi diogu:
1-Proposatzen duzuen zabor bilketa sistema ulertzen dugu ez dela erabaki politiko bat izan behar; izan ere, aldaketa honegatik afektatutakoak biztanlego guztia gara; ipin, dezagun, beraz, biztanlegoa aurretik!
2-Beti exijitu duzue eta kontsultaren alde egon zarete, eta orain? Zuen ezezkoarekin arrasatearron erabaki demokratikoari beldurra diozuela ematen du. Zergatik demokraziari beldur hori?
3-Beti egon zarete erabakitzeko eskubidearen alde, eta orain? Zuen ezezkoarekin ez zarete koherenteak orain arte defendatu duzuenarekin eta hau larria da; izan ere, herriak akatsak barkatzen ditu, baina ez koherentzia faltak.
4-Atez ateko sistema inposatuko duzue zuen gehiengo absolutua erabiliaz. Zer gertatuko da gehiengoa galtzen baduzue? Edo galtzen duzuenean? Ba al daukagu hainbesteko dirurik horrela ibiltzeko?
PSOEri zera esan nahi diogu:
1-Herrialde demokratikoetan milaka kontsulta trasladatzen dira biztanlegora; izan ere, biztanlegoaren nahia diferentzia politikoen gainetik egon behar da. Orduan, zergatik beldur hori? Ez al dauka herriak erabakitzeko eskubidea, batez ere, familia bakoitza zuzenki afektatuko dion gai baten inguruan?
2-Ez baduzue nahi herriak erabakitzea zein den zaborra biltzeko modurik egokiena, zein da arrazoia, ez duzuela defendatzen herriak bere erabaki propioak hartzea?
--------------------
Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta Arrasate