"Zergatik ez?"

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Belastegi 2012ko api. 9a, 02:00

Zergatik ezetz atez atekoari?

Hasiera batean geu ere zalantzakor agertu ginen udal berriaren proiektu honen aurrean, ez baikenuen honek funtzionatuko zukeenik sinesten. Baina hilabeteak pasa ahala, gure zalantzak haizeak udazkenean hostoak daramatzan bezala joan ziren, onurak nabariak zirela konturatu ginen eta benetan eraginkorra zela. 

Lehen %32 soilik birziklatzen genuen eta orain, berriz, %90 birziklatzeraino iritsi gara. Ez al du merezi erronka hau onartzea? Honengatik guztiagatik, zuen aurreiritziak alde batera utzi eta mundu garbiago baten alde borroka egin dezazuen eskatzen dizuegu. Izan ere, beti esan ohi da mundua salbatu behar dugula, mundu osasuntsu baten alde egin behar dugula... Eta gure galdera da: zer demontre pasatzen da etengabe mundua suntsitzen eta hau konpontzeko ezer egiten ez dutenen burutik? "Geuk ez, besteek egin dezatela".

Azken hilabeteotan, Debagoienean ez da beste hizketagairik. Esku artean okerreko informazioa dutela mintzo dira honetaz. Aipamen berezia egin nahi genieke sinadurak batzen dabiltzan hainbat herritako biztanleei, ez baitugu uste honetaz hitz egiteko aproposenak direnik. Honetaz gain, nork nahi du egongelako leihotik erraustegiko tximinia ikusi? Nork kalera irten, ke hori arnastu eta kirats hori sentitu?

Bistan dago arazoa, eta gaur egun atez atekoa da egokien doakion alternatiba. Beraz, ez gaitezen itsutu eta egin dezagun apustu atez atekoaren alde. Amaitzeko, zorionak Antzuolari eta honekin aurrera jarraitzen duten gainerako herri guztiei.

--------------------

Maialen Belastegi, Alazne Jauregi eta Ane Lizarralde

Antzuola

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak