"Demokrazia eta justizia soziala, Euskal Herriak erabaki du: inposaketarik ez!"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Ramon Kortabarria 2012ko mar. 28a, 02:00

Aspalditik egin nahi zutenari ekin diote krisiaren aitzakiaz: eredu osoa aldatu.

Hiru urtetako murrizketa eta erreformen ostean, nahikoa ez dela esaten digute, helburua ez delako inoiz izan zulotik ateratzea. 

Helburua langileon kontura betikoak are gehiago aberastea da. 

Eta bide honetan ez dute amore emango.

Azken lan erreformarekin, botere osoa eman diete enpresariei nahi dutena egiteko, langileokin ezer adostu behar izan gabe. 

Honek miseria baino ez digu ekarriko, lan baldintzak kaskartu eta soldatak jaistea. 

Eta gainera, ez du enplegurik sortuko. Eskubide sozialak ere erasotzen ari dira: murrizketak osasun eta hezkuntzan, pentsiodunen pobretzea, beharrizan gehien dutenei prestazioak ukatzea, etxe barik uzten dituzten familiak...

Pribatizazioa eta negozioa da bidea, ordaindu ahal dituenak soilik ordainduko ditu zerbitzuak. 

Luxuzko produktu bihurtzen ari dira orain arte eskubide unibertsal zirenak.

Itxurazko demokrazian bizi arren, inposaketaren bidez burutu dute jokaldia: botere ekonomikoak erabaki eta politikariek bete, Madrilen, Iruñean eta Gasteizen. 

Herritarrok boterea berreskuratu behar dugu erabakiak geuk hartzeko, eta ez kapitalak.

Gure herriko egoera politiko, sindikal eta sozialak bide propioa jorratzeko aukera zabaltzen digu. 

Beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraiki behar dugu, lanaren eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarritua, baina hori ezinezkoa da hondamendira garamatzan Espainia honetan; ezinezkoa da enpresarien morroi izatea erabaki duten gobernu honen menpe.

Bertako eta Euskal Herrirako alternatiba eraikitzera goaz, inposaketatik aske. 

Martxoaren 29an argi utziko dugu. 

Sasoi berri bat hastera goaz.

----------------------------------

Jose Ramon Kortabarria

(LAB sindikatuaren izenean)

Bergara

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak