... eztabaida onerako dela dioenean, neure ustez ere denok birziklatu behar dugulako, eta asko, gainera; baita egungoa hobetu eta Zero Zabor filosofiaren alde egin ere, nahiz eta hitzak dioena ezinezkoa den, helburua bera ona baita.
Kontsumo ohiturak aldatu behar ditugu, batetik, eta, bestetik, asko eta ondo birziklatu.
Bilketa-sistemari dagokionez, guk bosgarren edukiontziaren alde egiten dugu, baina birziklatzeko erabateko konpromisoa bultzatuz, ez bosgarren edukiontzia kalean jarri eta kitto eginda.
Etxez etxe joanez, edukiontzi hori erabil dadin sustatu behar da, familiak kontzientziatu eta konbentzituz, birziklatzea sarituz eta arduragabekeria zigortuz, eta abar.
Hauxe da defendatzen dugun eredua eta konbentzituta gaude Europan birziklatzean lortzen diren mailarik onenak lor ditzakegula.
Galdeketari buruz berriz esan behar da bosgarren edukiontziaren aldeko erabakia hartu zeneko plenoan, Zero Zabor plataformaren eta ezker abertzalea/Bilduren aldetik, behin eta berriz eskatu zitzaigula galdeketa egiteko, nahiz sistema familientzat borondatezkoa zen.
Beraz, orain sistema derrigorrezkoa izanda, koherentzia hutsagatik, zentzuzkoa iruditzen zaigu Gobernura iritsitako Bilduk eta Zero Zabor taldeak orduan eskatzen zuten gauza bera eskatu eta egitea; berriro diot, koherentzia hutsagatik.
Jakina, plenoetako erabakiak beti dira bidezkoak eta demokrazia parte-hartzailearen ondorio dira, baina, jakina, kasu guztietan, bai lehen eta bai orain.
---------------------------------
Lourdes Idoiaga
(EAJ-PNVko zinegotzia)
Oñati