... eta garraio publikoaren gaineko kexa agertu gura dut.
Egun bi lehenago jakinarazi nuen telefono bidez autobusa erabili gura nuela, baina eguna iritsitakoan egokitu bako autobusekin topatu nintzen. Arrasate-Donostia ibilbidea egiten duena inolako arazo barik hartu nuen 08:30ean. Baina gero, bueltan etortzeko, arazoak bata bestearen atzetik etorri ziren; ez 13:00etakoa, ezta 14:00etakoa ere, ez zeuden behar bezala egokituta.
Azaldutakoa behin baino gehiagotan gertatu izan zait eta elbarriondako arazo benetan potoloa da. Horregatik, Lurraldebuseko arduradunei eskatu gura diet behingoz behar bezalako garrantzia eman diezaiotela, eta konponbidea topatu.
---------------------------------
Itsaso Luelmo Aretxabaleta