"Atez ate Arrasateren eta Debagoienaren lehentasuna?"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Karlos Garitano 2012ko mar. 12a, 01:00

Arrasateko EAJ-PNV taldea Zero Zabor filosofiarekin bat dator...

... eta birziklapenak duen garrantzia azpimarratzen dugu.
Honen adibide garbia da gure taldean ingurugiroan espezializatutako profesionalak daudela, hondakinen gestioa ondo ezagutzen dutenak, eta bide honetatik egin behar dugula argi daukagu:

Gure eguneroko politika "Zero zabor" filosofiarekin erabateko konpromisoa da.

Hau da, hondakina sortu baino lehenago gutxitzea, bere bizitzan zehar berrerabiltzea, birziklatzea edo konpostatzea, hala badagokio.

Gainontzeko errefusa, erre edo erraustea eta honi etekina atera energia bihurtuz.

Zuei guztioi, herritarroi, gure idatzia zuzentzeko arrazoia zera da: Arrasateko eta Debagoieneko udal gehienak gobernatzen dituztenek ez dute onartzen gobernuan ez gauden beste udal taldeekin atez ateko zabor bilketa modeloaren azterketa eta eztabaida egiterik.

Gehiago esango dizuet, ehunka milaka euro eman dizkiote Debagoieneko Mankomunitateari sistema hau ezartzeko.

Gainera, erabakia alde batek bakarrik hartu du, unilateralki, udal bakoitzean ezertxo ere eztabaidatu gabe. 

Erabakiak hartzeko modu autoritario hauek kultura demokratikoaren gabezia dutela erakusten dute.

Nahitaezkoaren kultura da, behartutakoa, iluna eta atzera egiterik uzten ez duena.

Bildu bere gehiengo nagusiaren erabilera okerra egiten ari den adibide garbia dugu hau.

Beraz, herritargoaren aurrean salatu nahi dut jokabide hau, eta aurrerantzean komunikabideen bitartez informatuko zaituztedala esan nahi dizugu; izan ere, udaletxean ezin dugu ezertxo ere egin informazioa zuengana irits dadin.

Hasteko, erreflexio bat egin nahi dizuet: ba al du justifikaziorik hainbeste milioi euro gastatzeak zabor bilketa sistema hau ezartzeko?

Debagoienak ez al du beste behar garrantzitsuagorik?

"Politika arazoak bilatu, aurkitu eta nahastuta dauden irtenbideak ematearen artea da" (G.Marx).

Hau da, zabor bilketa sistema lehentasunezko arazo bilakatzea, orain dugun bilketa sistemari etekin gehiago atera gabe, eta irtenbide bezala atez atekoa proposatzea, ez al dago lekuz kanpo?

------------------------------

Juan Karlos Garitano, Maria Ubarretxena, Ibon Arrupe eta Juan Ramon Mendieta
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak