"Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute"

Erabiltzailearen aurpegia Antxon Mendizabal 2012ko ots. 25a, 01:00

Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute, zenbait gaztek...

... ez zuten sufrituko azken hamarkadan aste hasierako razziak eta tratu txarrak; eta zenbait gaztek ez zuten izango gaur egun euren bizitza kartzela-zigorrarekin hipotekatuta eta deuseztatuta.

Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute, dozena edo ehunka gaztek ez zituzten torturaren esperientzia izugarriak ezagutuko.

Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute, herritarren esfortzu eta lanarekin eraikitako eta boterearekiko kritiko ziren aldizkari eder horiek bizirik iraungo zuten eta adierazpen askatasunak gaur egun askoz eremu handiagoa izango zuen.

Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute, Espainiako ezkerrak ez zituen izango Euskal Herriari begira hainbeste historia beltz eta lotsagarri; eta ezagutu dugun azken hamarkada ez zen izango askatasun demokratikorako frankismoaren azken hamarkada bezain basatia.

Garzon gaitasunik gabe lehenago utzi izan balute, baina, zoritxarrez, nahiko berandu etorri zaigu inhabilitazio hori.

------------------------------

Antxon Mendizabal
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak