"Errumaniar bati"

Aintzane Oiarbide Bergarako zinegotziak ostiraleko Goiena-ko artikulu batean...

... aipatu zuen Errumaniako lagun batek zera esan ziola beste gauza batzuen artean: "Zergatik egiten du jende horrek azpiegituren aurkako protesta?".

Errumaniar pertsona horri esan nahi nioke Aintzane Oiarbideren alderdiak jo eta su defendatzen dituen azpiegitura erraldoiak eraiki gabe bertan behera geratzeko badaudela mila arrazoi.

AHT, adibidez, Euskal Herrian inoiz burutu den azpiegitura garestiena eta basatiena da. 10.000 milioi euroko kostua du eta 121 tunel eta 113 biaduktu beharko ditu. Eta nork erabiliko du hiriburutik hiriburura zuzenean doalarik, geltokirik gabe? AHTk, daraman abiaduragatik, ezin du kurba askorik hartu; eta nola zeharkatu liteke Euskal Herria alderik alde kurbarik hartu gabe? Ba parean aurkitzen duen guztia txikituz.

Eta errumaniar horri azaldu nahiko nioke bere lagun Oiarbideren alderdia aurrez ere azpiegitura suntsitzaileen defendatzaile sutsua izan dela: Lemoiz, Leitzarango autobidea… Eta orain Zubietako errauskailua.

Errumaniar horri azaldu nahi nioke diru interes handiak daudela tartean azpiegitura erraldoi guztiotan eta Oiarbide eta bere alderdia beren indar guztiarekin ari direla sektore aberats, boteretsu jakin batzuk ahalegin guztiarekin defendatzen eta babesten.

-----------------------------

Ander Lizarralde Lizarralde
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak