"Andoni Urzelairi, atrebentziaz"

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Olabe 2012ko ots. 19a, 01:00

Heriotzaz. Heriotzari bizkarra emanda bizi omen gara.

Beldurrez edo.

Hiltzen ikasteko beharra.

Libreago izateko, bizitzaz kontzienteago.

Iritziak iritzi.

Ados.

Eta, erlijioak.

"Erlijioek mitifikatu eta kriminalizatu egin dute heriotza, haien mesederako, noski, borondate uzkurrek erruz betetzen baitituzte elizak".

"Erlijioek", diozu.

Zein erlijiok, baina?

Denek?

Nazareteko Jesusek ere bai?

Bizitzaz maiteminduta bizi izan zen Jesusek ote zuen   heriotza mitifikatu, kriminalizatu?

Heriotzatik askatu gaituen Jesusek ere bai?

"Ez izan kezkarik... Nire Aitarenean toki asko dago... Nirekin eramango zaituztet" esan zigunak?

Heriotzari beldurra kentzen ahalegindu zen Jesusek?

"Nire iritzian oraingo neke lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean" esan zigun Pauloren erlijioak akaso?
Iritziak iritzi...

Baina...

-----------------------------

Joxe Olabe Zuazua
Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak