"Kritika iraina?"

Erabiltzailearen aurpegia Unai Aranzabal 2012ko ots. 11a, 01:00

Pasa den osoko bilkuran azpiegituren aurkako mozioa aurkeztu zenean...

... gertatutakoaz eta honen harira etorritakoaren inguruan gure haserrea erakutsi nahi dugu Bergarako Gazte Asanbladako kide garen hiru herritarrok. 

Gaiaren harira hiru gazteok kartel bana eduki genuen eskuetan, non bertan honakoa irakur zitekeen: PNV txikitzaile, PNV diruzale eta Euskal Herria ez dago salgai. Gure ustetan, idatzi hauek kritika politiko hutsak dira.

Ez gaude ados PNVk duen azpiegitura handien inguruko politikarekin; horrenbestez, gure iritzi eta haserrea plazaratu nahi genuen, hau adierazpen askatasunaren oinarritako bat delarik.

Ezin dugu gure ezadostasuna modu honetara erakutsi?

PNVk ezin ahal du kritika politikorik jaso?

Kritikak eta irainak bereizten jakin behar da, eta ez bi hitz hauen arteko jokoa baliatuz alkatearen dimisioa eskatu.

AHT zuen sinadurei esker eraikitzen dagoela salatzea ez da iraintzea, zuen betiko diskurtsoa salatzea ez da iraintzea.

Iraina zuek guri egindakoa da, gure adierazpenak baliatuz Udal Gobernua salatzea.

Laguntza ekonomikoak alde guztietan murrizten doaz, langabeen kopurua etengabean doa gora, gazteok geroz eta zailtasun gehiago ditugu lana bilatzeko, zer esanik ez etxebizitza duin bat eskuratzeko.

Hala ere, zerbait badoa aurrera, AHTren tunelak eta zubiak, hauek krisia eta herritarron hitzaren gainetik aurrera doaz. Zoritxarrez ez dira bakarrak: Pasaiako superportua, errauskailua, espetxea… Guk gure herria asko maite dugu, zuek agian ere bai, baina ziur gaude zuen poltsikoak gehiago maite dituzuela.

Azkenik, zinegotzi bezala kritika politikoak jasotzen ikas ezazu; hau ezin baduzu jasan, zure karguaren inguruan hausnarketa bat egitera gonbidatzen zaitugu.

------------------------------

Unai Aranzabal, Jon Leibar eta Aitzol Gandiaga
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak