"Arduragabekeria nagusi"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaxio Rodriguez 2012ko urt. 30a, 01:00

Gutun honen bidez adierazi nahi dugu aurreko egunetan gertatu den arduragabekeria gertaera bat.

Urtarrilaren 20an, gure senidea lurperatzeko eskaera egin genuen. Behin eskaera han bideratzeko ziurtagiria bete eta behar bezala zigilua eman ondoren, epe zehatz batean ordainketa egin beharrik ez dagoela adierazi ziguten. Gerta zitekeen edozein atzerapen ekiditeko asmoz, hurrengo egunean, urtarrilaren 21ean, hain zuzen ere, ordainketa burutzea erabaki genuen.

BAZen (Biztanleriaren Arreta Zerbitzu bulegoa), lurperatze zerbitzua emango duen arduradun nagusia BAZ bera dela adierazi ziguten.

Urtarrilaren 21ean bertan, 20:00etan, hilkutxa Arrasateko San Kristobal hilerrira iritsi zen; lurperaketa arduraduna ez zen azaltzen eta momentuan beste lurperatzaile baten zerbitzua eskatu zen.

Familiak, aurrez eskaera egin, ziurtagiria bete eta aurrez ordaindutako zerbitzu bat jasotzeko, 45 minutu baino gehiago itxaron behar izan zituen.

Honetaz gain, aipatzekoa da egun euritsua izanik eta hilerriak halako egoeretarako sarrera egoki edo estalirik ez izateak itxarote denbora hori are luzeago eta desatseginago bihurtu zuela.

Ezbehar honek sorturiko kalteak ordaintzerik ez dagoenez, gertatutakoaren azalpena ematea eskatzen diogu BAZi; aldi berean, kexa hau baliagarria izan dadila aurrerantzean zerbitzu garrantzitsu hau eska dezakeen beste herritar batendako, arduragabekeria larri hau gerta ez dakion.

------------------------------

Iñaxio Rodriguez
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak