Alde batetik, egia da data hauetan normala baino kontsumistagoak agertzen garela, baina, bestetik, familiak eta lagunak biltzen dituzten eta harremanak indartu eta adiskidetasuna zein solidaritatea azaleratzen dituzten datak dira.
Gurekin ez dauden edo gurekin egon ezin direnen oroitzapena ere badakarte Gabonek.
Horrela, Gabonetan, ohitura da herriko kaleak argiekin apaintzea.
Lehengo urtean, Arrasaten, ohitura honekin apurtu zen, eta aurten ere, Arrasateko Udalak herrian argi bat bera ere ez ipintzea erabaki du.
Inorekin kontsultatu gabe, inoren iritzia eskatu gabe eta erabakia justifikatu ezean, gehiengo absolutuaren erabilera eginez, Udalak argirik ez ipintzea erabaki du.
Arrasateko EAJ-PNVtik gure desadostasuna azaldu nahi dugu; izan ere, Udalak bereak diren eta bere biltegietan dituen argiak ezarri behar lituzkeela uste dugu.
------------------------------
Arantza Akizu eta Juan Karlos Garitano
(Arrasateko EAJ)
Arrasate