"Eskerrik asko"

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Fernandez 2011ko abe. 11a, 01:00

Hiru urteko gaixotasun gogorra pasatu ondoren, gure aita eta senarra, Pedro Fernandez, azaroaren 30ean hil zen.

Momentu honetan bere galera eta sentitzen dugun mina jasanezina izan arren, egunerokotasunean jaso dugun laguntasuna hor dago, eta egongo da behar duen guztiarentzat.

Hori dela eta, idatzi honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu, ordurik gabe, beti irribarretsu, euren eskuak luzatuz... gurekin egon diren pertsona guztiei:

Etxeko ospitalizazioa, Arrasateko ospitaleko lehenengo solairuko erizainak, auxiliarrak, Iñaki Peña doktorea, Pilar Oceja doktorea, Español botika, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Saiatu (Debagoieneko Zaintza Aringarrien Elkartea) ezagutzeko eta gozatzeko aukera eman digulako.

Saiatu osatzen duten pertsonek ez dute ordutegirik, jaiegunik... Prest daude edozein momentutan gaixoari eta familiari laguntza integrala emateko.

Iñaki Peña, Naihomi, Jesus Millas eta bertan zaudeten guztioi, eskerrik asko; betiko gure bihotzetan.

Gero arte, aitta.

------------------------------

Adolfo eta Pilar Fernandez
(Fernandez Arkauz sendiaren izenean)
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak