"Arrasateko ospitalea"

Erabiltzailearen aurpegia Gillermo Azkarate 2011ko abe. 6a, 01:00

Dena hasi zen txorkatila hautsi eta urgentzietatik sartu nintzenean.

Ez nekien apurtuta nuenik, are gutxiago 24 egun luze bertan igaroko nituenik, sekula ospitale baten egon gabe nengoen; 24 egun bertan egon naiz euren faboreari esker.

Ez dakit zein den euren aurrekontua, ezta aurreratua den edo ez instrumentala, baina eman didaten eta jendeari ematen dioten tratua ezin hobea da, atentzio eta gertutasunez betea.

Konturatu nintzen han zegoen jendea –gaixoak– oso garrantzitsua zela; entzun dut: "Ondo lo egin duzu?"; "Minik baduzu?"; "Ez pasatu minik, eta horrela bada, deitu, horretarako gaude eta…". Hitz hauek ez dute zerikusirik aurrekontuarekin eta teknikarekin, pertsonekin baizik, hau azpimarratu nahi dut. Oso-oso garrantzitsua da.

Sendagile batek niri esandako hitz hunkigarriak hemen: "Zure arazoak konpondu arte, guk zainduko zaitugu". Gertukoak, benetan gertuko hitzak esan zizkidan sendagile hark! Denoi: eskerrik asko!

-----------------------------

Gillermo Azkarate
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak