... merkurioak 4 gradu eskas markatzen zituen arren, mendi bizikleta, kirola, eta Iban bera maite genuenon gertutasunarekin berotu zen eguna.
Haur, gazte, guraso eta txirrindulari ugarik parte hartu zuten Oñatiko txoko eta bazterretan antolatutako martxetan, eta amaieran guztiok herriko plazan elkartu ginen, hainbat saltsatako perrexila izan zen Ibani merezi zuen omenaldi beroa eskaintzeko.
Hau dena ez zen posible izango Sarriegi, Kaiku, Baque Kafeak, Zurich, Mugarri, Codorniu eta Lizarralde Kirolak bezalako etxeek lagundu izan ez baligute. Ezta Oñatiko Udalaren eta Aloña Mendiren erraztasunei esker izan ez balitz. Baina, batez ere, trabesia honen arrakasta, bertara gerturatu ziren bizikletazale eta lagunen babesak egin zuen posible.
Horretxegatik, Iban Altuberen lagunen izenean, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bertan izan zineten guztioi eta hurrengo urterako gonbidapena luzatzeko aprobetxatu nahi dugu aukera.
Besterik gabe eta ongi baderitzozue, 2012ko Iban Altuberen oroimenezkora arte agurtzen zaituztegu.
Ordura arte, gure lagun Ibanek esango lukeen bezala: Egurra Narru!
------------------------------
Markel Irizar
(Iban Altuberen oroimenezko mendi martxako antolakuntzaren izenean)
Oñati