1-Udal Langileen Komiteak, udal langileen izenean, gogor salatu nahi ditu Bildu koalizioko udal zinegotzien aurkako kanpaina eta mehatxuak.
2-Udal zinegotziak herritarren gertuko ordezkariak direnez, herritarrok eta udal langileok babes jarrera tinkoa adierazten dugu.
3-Mehatxatzaileek jarrera honekin ez dituzte zinegotziak bakarrik mehatxatu; zinegotziak herritarren ordezkariak direnez, Oñatiko herri osoari ere bota diote mehatxua.
4-Egoera latz honetan, udal langileen gertutasuna erabatekoa da.
-----------------------------
Joseba Beñat Elortondo
(Oñatiko Udal Langileen Komitea)
Oñati