"Aintzane Oiarbideri"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Iturbe 2011ko aza. 18a, 01:00

Aurreko asteko zure idatziaren azken berbak: "Flandesen gu baino zorrotzagoak izan dira ingurumena zaintzen".

Arrazoia daukazu, baina ez duzu urrun joan beharrik buelta emateko; etorri Antzuolara eta entzunak, susmoak eta asmatutakoak zehaztu, bazterrak usaindu eta ondoren Bergarako Komenio kaleko lurpekoekin konparatu.

Zaborra hondakinen zati bat da eta hondakin mota desberdinak sailkatzea oso garrantzitsua da, eta hemen dago atez atekoaren abantaila nabarmenetako bat.

Hondakin kopurua jaistea ere ona, posiblea eta beharrezkoa dugu; horretarako, zure susmoetatik aparte, Antzuolan 150 familiak auto-konposta egiten dute, herritarrok kontzientzia eta ardura handiagoa ere hartu dugu sistema berriarekin. Organikoa (hondakinen %50) da beste klabea. Antzuolan 2.000 biztanlerekin atez ate 12.000 kilo batzen ditugu; bosgarren kontenedorearekin, Aretxabaletan 6.000 biztanlerekin 7.000 kilo eta Azkoitian 10.000 biztanlerekin 14.000 kilo. Gu ez gara beste batzuk baino hobeak edo txarragoak, sistema eraginkorragoa dugu.

Nire aldetik, ahalegin handixeagoarekin ondo egiten saiatzen diren antzuolar asko animatu nahi ditut, beraiekin aurrera egingo baitugu, eta ez zabor turistak justifikatuz.

------------------------------

Jose Mari Iturbe Leceta
Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak