Aurretik plastikoa batu berri duen kamioia daukat, goraino beteta.
Bat-batean, denetariko plastiko zatiak irteten hasi dira eta errepidea kakazten ari da.
Haizea dabil, baina ez horrenbesterainokoa.
Lotsagarria da ikusten ari naizena: oñatiarrok majo birziklatzen dugu; total, gero, kamioilari batek guk edukiontzietan utzitakoa hara eta hona zabaltzeko.
Mesedez, kamioilari, hurrengoan kontu handiagoarekin ibili, oñatiarron onerako, ingurumenaren onerako eta, noski, munduaren onerako.
-----------------------------
Eneko Agirre
Oñati