"Zer ari da gertatzen Deba ibaian?"

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Maria Barrutia 2011ko urr. 14a, 02:00

Gezurra dirudi, bai, baina gure Deba ibaia borrokatzen ari da bere bizitza berreskuratzeko.

Hala eta guztiz ere, esan beharra dago zeregin horretan ez diogula, ez, askorik laguntzen.

Izan ere, badira aste batzuk Bergarako ibaian zebiltzan ia ahate guztiak hil egin zirela.

Bada, aste honetan arrain pilo bat azaldu da hilik (loinak, amuarrainak, angilak, eta abar).
Aitortu behar dut pena handiz ikusi ditudala, baina sentsazio gazi-gozoa izan dudala, ez bainuen uste gure errekan horrelako arrainik egongo zenik.

Kalean jendea haserre. Zeinek bota du zer? Ikerketarik egin al da? Denetik entzun daiteke. Noiz arte isurketa pozoitsuak? Eta noiz arte inpunitate hori?

Batzuendako arrazoia sinplea da, euri gutxi egin du azken asteotan eta oso ur gutxirekin dator ibaia. Txangalako errekatxoan ere oso ur gutxi dago, baina han amuarrainak pozik bizi dira.

Gure eskualdeko eta herriko ingurugiroko arduradunek zer diote honen gainean? Herritarrek, benetan, esplikazio bat entzun nahi dugu.

------------------------------

Jesus Maria Barrutia
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak