Eta, gero, urte guztia daukagu pentsatutakoak betetzeko edo betetzen ahalegintzeko. Konpromiso eta erronken artean hainbat eta ezberdinak izan ohi ditugu: kirola egitea, ingelesa ikastea, informatikan trebatzea...
Eta beste askoren erronka euskara ikastea ere bada. Arrasateko Udal Euskaltegian hainbatek, talde eta ordutegi ezberdinetan, ekin dio erronka horri, alegia, euskara ikasteari, sakontzeari. Maila guztietako ikasleak daude, eta maila guztietan goizean, eguerdian nahiz arratsaldean aritzeko aukera eskaintzen zaie gurera etortzen direnei.
Eta zuk, irakurle, ez al duzu inoiz pentsatu zeuk ere egin dezakezula? Zeure maila hobetu dezakezula? Euskalduna zarela ozen eta indartsu esateko garaia, momentua heldu dela?
Ez jarri aitzakiarik zeure buruari: ez dut astirik, ez dut gogorik, ez dut dirurik, ez naiz gai... Denak dauka konponbidea: taldeak goizean, eguerdian eta arratsaldean baititugu eta on-line ikasteko aukera ere badago; gogoa, behin etortzen zarenean, izango duzu; ordaintzeko Udalaren laguntza izango duzu... Beraz, etor zaitez! Egin ezazu! Ongi etorri Arrasateko Udal Euskaltegira!
-----------------------------
Amaia Arana
(Arrasateko Udal Euskaltegia)
Arrasate