... eta nolako sorpresa: ia talde guztietan ordezkoen zerrendak daude eta ez edonolakoak (adibidez, 13 onartuak, 48 ordezkoak; 12 onartuak, 29 ordezkoak). Egia da talde berri batzuk sortu dituztela (eskainitako talde batzuk ez direlako osatu), baina nahikoa al dira ordezko guztiak sartzeko?
Edozein modutan, badago detaileren bat edo beste zalantzak sorrarazten dituena:
1) 4-8 urteko taldeetan haur kopurua 6-10 izanda taldean 12 onartuak izatea.
2) 3-4 urteko taldeetan haur kopurua 6-8 eta 13 onartuak. Oinarrietan 8 edo 10 haur badira gehieneko kopurua, zergatik dira onartuak 12? Eta zergatik ez 14? Nola jartzen dira gutxieneko eta gehiengoko mugak?
3) Ordezko zerrenda luzeenak astelehen-asteazken egunetakoak badira, irtenbide bat emateko talde berriak sortu dituzte astearte-ostegun eta ostiral-larunbatean. Ezin al da beste talderen bat sortu demandatzen diren asteko egunetan?
4) Sortutako taldeek 12ko kopurua daukate. Nahikoa al dira? Maila bereko ordezkoak diren haur guztiek aukera dute talde berrietan izena emateko, eta zozketa bidez aukeratuko dira onartuak. Arazo hau joan zen urtetik dagoela ere gogoratu behar da. Nola egin dira zerrendak? Puntuazio bidez ala zozketa bidez? Puntuazio bidez egin baldin badira, inoiz ibili ez direnek ez dituzte behar diren puntuak inoiz lortuko; beraz, ibili direnek bakarrik dute aukera. Eta hau ez da zilegi. Denok ordaintzen dugu kiroldegiko kuota, kurtsilloetan ibili edo ez.
Proposamenak:
1) Ikastaroak urritik ekainera eta astean bi egun izan beharrean, talde bat urritik urtarrilera eta astean bi egunetan izatea eta beste talde bat otsailetik ekainera astean bi egun.
2) Urritik ekainera egun bat talde bakoitzak.
Proposamen biek onartutako haurrak bikoiztu egingo lituzkete, arazoa murriztuz.
Egoera honi gehitu behar zaio urritik ekainera bitartean haurrekin igerilekura joanez gero ez dela kalerik libre egoten jolasteko, saltoak egiteko.
Bukatzeko, ez dezagun ahaztu Oñatiko Zubikoa kiroldegia zerbitzu publikoa dela.
-----------------------------
Juan Luis Ugarte
(Guraso talde baten izenean)
Oñati