Hain zuzen ere, Yurren adiskideari erosi dizkiozuelako Chiapasko hainbat komunitate indigena zapatistaren artisau-produktuak. Izan ere, batutako diruarekin, Yurren adiskideak 28.000 dolarreko entzumen-aparailua erosi zion nire semeari. Ez du %100 entzuten, %10 bakarrik.
Baina nire adiskidearen eta zuon guztion laguntzarekin, bada, nire semeak hobeto entzuten du orain.
Hala ere, ez naiz laguntza horretaz bakarrik berba egiten ari; izan ere, nire adiskideak eta zuek guztiok laguntza ematen diezue Ocosingoko (Chiapas) komunitate indigena zapatistei. Eskerrik asko, zuei, eta Yurren adiskideari, Nichim Antzetik (Emakumeen Lorea) kolektiboko adiskideak oso pozik daude-eta, eurek egiten dituzten artisau-produktuak erosi dizkiezue-eta.
Eta beste komunitate batzuetako adiskideak ere oso pozik daude Yurren adiskidearen bisitarengatik; izan ere, hark, besteak beste, botikak bidaltzen dizkie komunitateei.
Horregatik guztiagatik, eskerrik asko, guztioi! Borrokak aurrera segitzen du!
-----------------------------
Francisco Hernandez Cruz
Ocosingo (Chiapas)