"Euskara ikasteko…"

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Agirregabiria 2011ko ira. 12a, 02:00

Debagoieneko udal euskaltegietako zuzendarien izenean, Oñatiko Natxo Bolivarrren eskutitzari erantzunez...

... esan nahi dugu, hasteko, sentitzen dugula uda partean Gasteizera joan behar izatea euskara ikastera.

Hori, baina, ez da gertatu udal euskaltegiok halako mailarik eskaini ez dugulako, eskaerarik izan ez delako baizik.

Gure eskaintza zabala da, bai urtean zehar eta bai udan ere.

Hala ere, argi laga nahi dugu ez dagoela gure esku taldeak osatze.

Izan ere, nahitaezkoa dugu gutxieneko ikasle kopuru bat izatea taldeak aurrera egin dezan.

Eta, udan, zaila izaten da benetan goi-mailakoa ez den talderik osatzea, hiriburuetan ez baldin bada, behintzat.

Gustura asko osatuko genituzke maila guztietakoak!

Esandakoak esanda, gogoratu nahi dizuegu Debagoieneko lau udal euskaltegiok 2011-12 ikasturteko matrikula zabalik dugula eta pozik hartuko dugula euskara ikasi nahi duen oro.

-----------------------------

Karmele Agirregabiria, Amaia Arana, Roberto Altuna eta Alex Labaien
(Debagoieneko udal euskaltegietako zuzendariak)
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak