Bertako buzoi eta tinbreak guztiz txikiturik agertu ziren.
Badakigu entretenimendu hutsarengatik apurtuak izan direla.
Txikiziook bertako langileen jarduna oztopatu eta herriari galera ekonomikoa eragin beste ezer ez dute egiten, are gehiago zailduz herriaren egoera ekonomikoa.
Honela, ba, txikizio hauek eragin dituztenei, egin dutenaz hausnartu eta beraien ekintzen ondorioen gaineko ardura hartuz, egindako kalteak konpon ditzaten eskatzen diegu, beraien eta herri guztiaren onerako.
Herri atsegina da gurea eta honelako gertaerek giroa gaiztotu eta kalteak eragin besterik ez dute egiten. Azkenak izan daitezen nahi genuke.
-----------------------------
Inma Beristain
(Antzuolako Udalaren izenean)
Antzuola