"Jangelak"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Carlos Gomez 2011ko uzt. 17a, 02:00

Haurtzaroa bizitzaren oinarriak finkatzeko garaia dugu eta elikadurak, beste hainbat jarrerarekin batera, garrantzi handia dauka.

Gure iritziz, kalitate hobeko elikagaiak janez, etorkizuneko osasuna bermatzen da.

Gero eta entzunago ditugu jangela ekologikoak, bertako ekoizpenak… eta horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dioguna.

Apustu serioa egin dezala eskoletako haurren elikaduraren kalitatearen alde eta, gutxienez, bertako produktuak, herrian edo inguruan ekoizten direnak (fruta, berdura, arraina, okela…) erabiltzen has daitezela beraiek kontratatuta dauzkaten enpresek.

Antzuolan gai honen gainean bai Pausokak (Guraso Elkartea), gurasoek, irakasleek… bat egiten dugu.

Antzuolako eskolan  gurasoen 40 sinadura jaso ditugu azaldutako proposamenari babesa emanez.

Guraso elkarte moduan pentsatzen dugu gai oso interesgarria eta mamitsua dela eta atsegingo litzaiguke oihartzuna izan dezan.
Horretarako, iruditzen zaigu inguruko eskola, guraso, guraso elkarteek… hausnarketa sakona egin beharko luketela eta ados dauden guztiek babesa eman.

-----------------------------

Juan Carlos Gomez
(Pausoka guraso elkartearen izenean)
Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak