"Geltokiko bolumena"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Errasti 2011ko uzt. 16a, 02:00

Uztailaren 12an, 06:30ean, lanera joan aurretik etxeko balkoira irten eta sorpresa handia hartu nuen.

Lausitta kalean berriki jarritako geltoki ultramodernoa geltokien ordutegia bolumen ikaragarrian ari zen esaka jo eta su.

Eta geltoki barruan inor ere ez zegoen.

Zorionez, nire logelak beste aldera ematen du eta, beraz, ez nau larregi arduratzen.

Baina seguru nago inguruko etxeetako jabeen artean norbaitek antzemango duela zarata hau bere logelatik.

Abantailak sor ditzakeen aurrerapen teknologikoen aurka ez nago, baina zentzu apur bat edukitzea ere beharrezkoa dela uste dut.

Ea hau idatzi eta hemendik gutxira konpondu eta garrantzi gabeko anekdota bihurtzen den.

Oharra: norbaitek esan dezake, "hau tontakeria!".

Baina seguru nago halako orduetan gaztetxo batzuek geltokiko bolumenaren pareko musika jarriz gero, norbaitek ertzainei deituko liekeela.

-----------------------------

Mikel Errasti
Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak