Urtero bezala, San Martzialak ospatzeko Udalak eskaintzen dituen mahai eta aulkiak alokatu ditugu.
Orain arte, ez dugu inolako arazorik izan zerbitzu honekin.
Aurten, ordea, ez gaude batere pozik zerbitzu honekin.
Mahaiak eta aulkiak egoera penagarrian eman zizkiguten; mahaiko iltzeak irtenda, "kaballeteak" apurtuta eta aulkiak hala-moduz.
Okerrena San Martzial egunean mahaiak itzultzeko orduan gertatu zen.
Aulki eta mahaien egoeraren errua guri bota ziguten, fidantzarik gabe geldituko ginen mehatxua eginez.
Hori gutxi balitz, arrazoiak eskatzeko orduan beraien erantzuna hau izan zen: "Tenéis dos opciones, o robáis una silla a otros en buenas condiciones o os quedáis sin fianza".
Gure kasua bakarra ez dela izan esan digute. Beraz, hurrengo urtera begira zerbitzua hobetzea eskatzen dugu.
------------------------------
Miren Zabala
Bergara