"Urteak daramatzan
Musika munduan
Daukaken onena dun
Izan zak kontuan
Entsaio ugari eta
Gogoz kontzertuan
Lan borondate horreaz
Ai, ai, ai, ai…
Urte asko zegi zan".
Oraingo honetan, 25 urte sentimenduz biziarazi dizkidan orkestrari eta orkestrako lagunei zorionak eta eskerrak bihotz-bihotzez eman nahiko nizkieke.
Zorionak, orkestrako musikariei, 25 urte hauetan ilusio eta gogoa bizirik mantendu izanagatik. Zorionak, baita ere, orkestrak aurrera egitearen esfortzu, lan eta sakrifizio handiagatik. Zorionak eta eskerrak, orkestrak bere lehenengo urte luzeetan, edozein momentu eta tokitan, laguntzeko prest izan zuen lagun talde bereziari, gurasoei, Bergarako musika eskolari eta Bergarako Udalari. Zorionak eta eskerrak, 25 urte hauetan zuzendari eta maisu izan dugun Alfredori, berak orkestra sortu, martxan jarri eta aurrera eramateko egin duen lan handiagatik.
Burututako lanak astunak izan dira, baina jaso ditugun sari eta zorionak askoz ederragoak izan dira. Guztiok orkestragatik asko egin dugu, baina orkestrak guregatik gehiago egin duelakoan nago. Orkestrak lagun talde handi bat eman digu, denoi batera bizipen ederrak izateko aukera eskaini digu, bertan parte hartzen dugunon bizitzan eta bizitzeko eran indarra izan du eta 25 urte zoragarri sentimenduz bizi izateko aukera eman digu.
25 urte hauetan orkestrak izan duen ibilbide zoragarri eta hutsik gabekoak merezi du txalo zaparrada indartsua; beraz, miresmen, gogo eta ilusio handiarekin, txalo egiten diot orkestrari. Guztiok batera datozen urteotan orain arte bezalaxe Bergarako herriak merezi duen orkestra sinfonikoa izaten jarrai dezan lanean jarraituko dugulakoan, orkestra osatzen duten lagun guztiei besarkada beroa ematen diet. Zorionak eta eskerrik asko.
-----------------------------------
Leire Ibarzabal Beitia
(Bergarako Orkestra Sinfonikoko kidea)
Bergara