Maiatzaren 22an asko zegoen jokoan, bai Antzuolan eta baita Euskal Herrian ere.
Ezkertiar eta abertzaleon elkarlanerako apustuak, Bilduren eskutik, ilusioa piztu du.
Eta guztion artean aurrera begirako oinarri sendoa jarri dugu.
Antzuolako hautetsiok oso kontziente gara eskaini diguzuen konfiantzaz eta ondorioz dagokigun arduraz.
Udaleko lantaldeak ahalik eta anitzenak izaten saiatuko gara, lortutako helburu edo emaitzak askoz ere aberatsagoak izan daitezen.
Antzuola herriari aurreranzko beste bultzakada bat emateko, guztiok parte hartzeko garaia da.
Gerturatu eta parte hartu!
Hobetu dezagun Antzuola!
---------------------------------
Inma Beristain
(Antzuolako Bildu)
Antzuola