Pili Iriarte: "Agur, Joxe Angel"

Erabiltzailearen aurpegia Pili Iriarte 2011ko mai. 17a, 02:00

Inoiz ez zaizkit agurrak gustatu eta oraingoan are gutxiago, asko baitaukat oraindik zuri esan eta eskertzeko.

Beti izan zara isila, langilea, bihotz onekoa, zure lagunen oso laguna, eskuzabala, finean erraz maitatzen den pertsona.
Elkartasun eta justiziaren aldeko izaera zenuen, borrokazalea zinen, baina oraingoan gaixotasunak garaitu zaitu eta gugandik urrundu denbora laburrean. Ahalegin guztiak egin dituzu, gogor saiatu zara bukaera arte borrokatuz; beraz, harro egon zintezke.
Azken egunetan (denontzat gogorrenak) Eskualdeko Ospitalean egon zara eta jaso dugun tratu eta atentzioa eskertu beharrean nago. Bereziki, Gabriel Elorriaga anbulategiko mediku eta zuzendariari, larrialdi zerbitzuari eta ospitalean gertutasunez hartu gaituzten Fernando Garmateo mediku zein bertako erizanei. Mila esker, azken egunak xamurtu dizkiguzuelako zuen atentzio eta zaintza on eta gertukoagatik.

Azkenik, nola ez, gertuan izan ditugun familiako, lagun, lankide, ezagun eta guztiei: mila esker! Gure samina goxatu eta lasaitzen lagundu diguzue.

Orain aurrera egitea besterik ez zait gelditzen, zure hutsunea izugarria da eta beti izango zaitut nerekin.

Gero arte, Joxe Angel.

---------------------------------

Pili Iriarte
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak