Ane Elorza: "Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Ane Elortza 2011ko api. 22a, 02:00

Korrika dela eta, Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan bezala, Elgetan ere Korrika Batzordea sortu dugu.

Ahalik eta egitarau zabal eta parte hartzaileena osatzen saiatu gara  Elgetako eragile eta norbanakoek.

Elgetako Korrika Batzordearen izenean, antolatutako ekimenetara gerturatu eta bertsoak entzun zein bota dituzuenoi, afaria eta bazkaria prestatu duzuenoi, gerri buelta mugitu edota eztarriak urratu artean abestu duzuenoi… eskerrik asko, euskalakari guztioi!

Baita eguen goizaldean errepidera irten eta iluntasuna zuen laster-pausoez argitzearren ere. Mila esker, zuen parte hartze eta irriaz euskara hauspotzeagatik.

Hala ere, ez ahaztu egunotan egindakoa ez dela nahikoa eta gure konpromisoa beharrezkoa dela; euskaraz bizitzeko elgetar guztion konpromisoa. Hortaz, ez dagigun datorren ediziora arte itxaron, eta egin dagigun milaka berbetako-kilometro egunero, euskaraz!

-------------------------

Ane Elorza
(Elgetako Korrika Batzordearen izenean)
Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak